2003-05-05

ESPALOI BUSTIAK

Euria ari du berriz hirian. Espaloi bustiak, putzuak eta euri tanta biltzen dira nire inguruan. Beraien artean hitzegiten dute, uraren hizkuntzan. Nolabait uler ditzakedala uste dut. Nolabait ni ere haien antzekoa naizela. Solidotik likidora pasatzen ari den substantzia ezegonkor bat. Eta itsasertzeren batean amaituko dut noizbait, hiriko hondakinen artean, kaioen lumen artean, erabat diluiturik. Eta disoluzioaren arrazoia zure isiltasuna izango da. Zure indiferentzia. Nire bakardadea. Hala izango da, erremediorik gabe.
Kimika eroriak eta espaloi bustiak. Besterik ez.

0 Esandakoak:

Post a Comment

<< Home