2003-05-23

TXORI ITSUA

Gizon bat itsasoari begira banku batean eserita. Zuen guztia galdu du. Guztia zela jakin gabe. Gizonak olatu bakoitzari so egiten dio, jaso zituen azken muxuak oroituz. Joanak dira. Ez dira itzuliko. Hartutako erabakiek egunerokotasunaren kartzelan sartu dute, betiko. Erosotasuna aukeratu zuen. Erraztasuna. Eta konplikazioan zegoen bere bizitzaren zentzua. Orain, konplikazioak alde egin ondoren, ez du norabiderik. Txori itsu bat besterik ez da. Eta ez du hegorik.

0 Esandakoak:

Post a Comment

<< Home