2003-11-19

AITZAKIAK

Askotan, hiriko izkinetan, aitzakiak bilatzen jartzen naiz. Egia estali nahian, gezurrak eraikitzen ditut nonahi, ea honela bakean uzten didaten behingoz. Arrakasta gutxikoak izaten dira gehienak. Norbait pikutara bidaltzekotan nabil, eta ez dakit nola egin modu dotore batean. Nola esan "ez iezadazu sekula deitu eta ez zaitez inoiz honera itzuli". Ez diot minik egin nahi. Ez dit ezer txarrik egin. Baina norbaitek idealizatu nauela jakiteak nauseak sortzen dizkit. Atsotzar bat besterik ez naiz eta. Jasanezina.

0 Esandakoak:

Post a Comment

<< Home