2003-11-08

ENPRESA

Erantzunkizunik gabeko talde enpresarial bat sortzekotan nabil. Zuzendari Nagusi bezala, ni neu jarriko naiz. Etorkizunik gabeko enpresa txikiak erosiko ditut, eta hori emango diet, etorkizunik eza. Sentsibilitaterik gabeko langileak fitxatuko ditut beste enpresa batzuetatik eta horrela ez dut inorekin hitz egin behar izango. Ez dut neure burua ezagutzera eman nahi. Nire zinismoa egin nahi dut famatu.

0 Esandakoak:

Post a Comment

<< Home