2003-04-18

BAKARRA

Mila kilometro egin nitzake zure kotxearen atzetik, korrika. Lehertuta amaitu arte errepidearen erdian etzanda, norbaitek ni noiz zapalduko zain. Zeruari begira, erantzunik topatu gabe, gorrotoa zainetan, maitasuna arteriatan, arima biluzik. Ez dakit nola esan gaurko honek bizitza hondatu didala. Sekulako mina nabaritzen dudala neure gorputzeko zelula hilkor bakoitzean. Bakarra izan nahi nuen, zure begirada jasotzen duen pertsona bakarra.

2003-04-16

BESTE ALDEAN

Edozein sentimenduren beste aldean kokatzen naiz gaur. Egiak gezur bezala bizi ditut. Maitasuna gorroto bezala. Kristal pitzatuek inguratzen naute, gaur, orain. Eta ispilu puskatuetan begiratzen diot nire aurpegiari gaur bai, gaur erotzen hasia naizela esateko. Gaur nire aurpegia beste aldean kokatzen delako ere, forma kubistak hartuz. Ni naiz baina beste edonor izan ninteke. Agian zu. Agian inor. Ispilu puskatuari muxu bat eman, eta ezpainak mozten ditut. Ezingo dut besterik esan.

2003-04-15

INTRO

Kaixo. Ni naiz. Gaur hemen eta bihar han egongo dena. Gaur galdurik, bihar ezin topaturik. Hemen nago, zuretzat, bizitza modernoaren lekuko pribilegitatua zaren horrentzat. Hemen dituzu, miserien bazkarian, hainbat eta hainbat hitz. Zuretzat, bai, zuretzat soilik. Ez dakit ulertuko duzun. Ez dakit gertu sentitzeko gai izango ote zaren. Baina hemen daude. Hau neu naiz. Erdipurdizko norbait. Besterik ez.