2003-05-12

KUTXA BATEAN

Ez dakit. Edo beharbada bai, badakit. Zalantzan beti. Ez dut uste horretarako erantzunik dudanik. Edo beharbada bai. Zure falta nire mina da. Hori badakit. Zure isiltasuna nire zauria. Hormari kolpeak ematen dizkiot buruarekin, ero terminalaren antzera. Kutxa batean sartu beharko nindukete. Eta kutxa giltzapean itxi. Oihu bat bakarrik izango nintzateke orduan. Kutxa batetik heltzen den zarata ulertezina. Koldarkeriaren bidetik joan den gidaria galdurik dago orain. Zer egingo diot nik.