2004-07-13

KONTATU

Beti alde egin nahi izan dut. Aldatu. Ez dakit. Baina zerbait topatu behar dut. Lan berri bat. Ilusio berri bat. Nazkaturik nago eta ziklo bat bukatu delakoan nago. Ez dakit zergatik. Aukera izango banu, hartuko nuke. Argitaletxeren batek deituko balit..., baina oraindik ez dute argitaratu. Ez dut istorioa idatzi. Ez naiz inor.

2 Esandakoak:

noiz July 13, 2004 at 1:25 PM, Blogger Julen esan zuen...

Bizitzan ilusio bat behar dugun heinean, aldaketak ezinbestekoak dira. Ondorioz, behar-beharrezkoa litzateke aldaketak onartzea.

 
noiz July 14, 2004 at 4:41 PM, Blogger Mifune esan zuen...

Nik holako beharrak sentitu izan ditut iraganean. Japoniara joan nintzan bigarren aldia horregatik izan zen. Dena den, zure aldaketa orotan zu ere egongo zara barne. Ezta leku urrutirik behar. Zure baitan dauden altzariak ordeztu eta kitto.

Bihotz-berritu gura hori zeinu ona da. Bizi-sena duzu.

 

Post a Comment

<< Home