2004-08-08

ALDE

Momentu hartan, ohean etzan eta begiak itxi nituen. Bere azal ezezaguna nirea leunki ikutzen zuela. Ez nuen bere izena ere ezagutzen. Bere begirada arrotza egiten zitzaidan, beste mundu batekoa izango balitz bezala. Eta baliteke beste mundu batekoa izatea. Baliteke, gaur arte nire bizitzan gurutzatutako pertsonekin zerikusirik ez izatea. Begiak ireki nituen. Eta gorrotatu egin nuen une hura. Gorrotatu nuen bera.
Hurrengo egunean, hark guztiak alde egin zuela banekielako .

3 Esandakoak:

noiz August 9, 2004 at 2:35 PM, Blogger Julen esan zuen...

Begiak irekitakoan gorrotatu ordez, zergatik ez hurrengo egunean gorrotatu? Alegia, gozatu momentu hartan, ohean etzanda eta hurrengo egunean, gorrotatu indar guztiekin.

 
noiz August 18, 2004 at 12:32 PM, Anonymous Anonymous esan zuen...

Beti izan dut gogoko amets egitea, bai begiak zabalik, baita ohe gainean etzanda ... "Utopias para vivir!"

 
noiz September 3, 2004 at 1:44 PM, Anonymous Anonymous esan zuen...

"Hurrengo egunean, hark guztiak alde egin zuela banekielako ."

Eta oroitzapen bat geratu zitzaizun azalean. Denborak pixkanaka ezabatuko zuen orban gorrixka bat.

 

Post a Comment

<< Home